XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSE MIGUEL BARANDIARAN

Ataunen jaio zen 1889an.

Apaiz ikasketak Gasteizen egin zituen, eta irakaslea izan zen hango apaiztegian.

Oso gaztea zenean euskal gizartea ikertzen hasi zen.

Lehenengo Etnologi laborategia sortu zuen.

Bere ikerketarik handienetarikoa leize eta aztarnategiei buruzkoa da: Santimamiñe, Aitzbitarte...

Liburu asko argitaratu zituen: Euskal mitologia, Euskal Herriko lehen gizona eta abar.

Elkarte askotako kide izendatu zuten: Euskaltzaindia, Real Academia Española de la Lengua, Antropologiako eta Etnografiako zenbait elkarte eta abar.

JOSE MARIA IPARRAGIRRE

Urretxun jaio zen 1820an.

Madrilera joan zen familiarekin.

Karlistadetan parte hartu zuen.

Karlistek gerra galdu zutenean atzerrira joan zen.

Hasieran Europa aldean ibili zen.

Itzuli eta 1853. urtean, Madrilgo San Luis kafetegian, lehenengo aldiz abestu zuen Gernikako arbola, euskaldun askoren aurrean.

Madrilgo gobernuarentzat Iparragirre iraultzaile bat zenez, berriro atzerrira bidali zuten.

Ameriketara joan zen.

Kanta asko egin zituen.

Euskal Herrira itzuli zen berriro, eta 1881ean hil zen.

Hara nun diran, mendi
maitiak
hara nun diran zelaiak,
baserri eder, zuri-zuriak
iturri eta ibaiak

Hendaian nago
zoraturikan
zabal-zabalik begiak
Oi Euskal Herri!
Lur hoberikan ez dago
Europa guztian

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua
emanda zabal zazu
mundura frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua

ZURE HERRIAN EDO HURBILEAN ERE IZANGO DA, NOSKI, KALE EDO ESTATUAREN BAT NORBAITEN OMENEZ.
BAT AUKERATU ETA INFORMAZIOA BILATU: NOR ZEN, ZER EGIN ZUEN...